Bizkaiko Toponimiaren Ataria

Sarrera

Aurrerabidearen podesuz bizitzeko ohiturak oso urte gutxian aldatu dira. Baserriak bizileku eta lantoki izateari utzi dio, abeltzantza, orohar, eta artzaintza, beren beregi, ia ikustezinak izateraino mugatu dira. Aspaldion baso, larre eta mendiak kirola egiteko baizen ez ditugu ibiltzen eta abiaduraren abiaduraz inguruok izena dutela ahaztu dugu. Izan ere, gure aurrekoek izena ematen zioten zapaltzen zuten lurrari, aterpetzat zituzten bizilekuei, hankazpietan zutenari zein hurrunean zekusatenari.

Eguneroko berbaldietan aipatzen ditugun berba askok lotura zuzena dute leku izenekin. Gure izen-abizenek gure lurretan dute jatorria, gure soloetan, gure landetan, gure tontorretan, gure iturrietan. Hori guztiori galtzen badugu, zuzter bakoak izango gara, haize finenak makurraraziko gaitu.

Bizkaiko leku-izenak sarean eta atari bakarrean batzeko ahalegin hau, garena hobeto ezagutu, gorde eta zabaltzeko beharrizanetik sortutako egitasmoa da. Nork bere aldetik jaso dugunaren berri elkarri ezagutarazteko bidezidorra.


KONTAKTUA