Atxabidea (-a) (bidea)

“Astrabudua” auzoa | « Astrabuduko eskola | Atxaetxebarria »

Kokapena: Astrabudua; mapa: E2 (C2, C3, B3 kale izendegian)

Oharrak: Euskarak ofizialtasuna lortu arte Aches izena izan zuen, baina euskal grafiara egokitu zuen Udalak 1984ko martxoaren 1eko Osoko Bilkuran. Grafia egokitzeaz gain, amaierako -s kendu zioten, erdararen eraginezko morfema da eta. Ohikoa da kontsonantez eta artikuluz amaitutako leku-izenetan deklinabidearen bokal epentetikoaren influentzia ikustea, eta -a amaierak -e bihurtzea: arane edo arene asimilazioaren ondorioz, Iturrigane, Antonene eta abar. Deklinabidearen ahultzearen ondorioz gertatzen da hau, aski sistematikoa inguru honetako azpieuskalkian. Gaur egun izen ofiziala Atxe da, baina izena Astrabudua gainean, Axpuru mendian, dagoen baserri mutzoari zor dio eta izen egokia Atxa da.Euskaltzaindiaren gomendioei jarraiturik bidea generikodunak izenari "bidea" hitza lotuta idatziko dira.

Idatzizkoak:

1961

Aches

Nomen.Bi.61 «Sección 3ª. (Mezo)»

1984

Camino Aches

UE (OB 84/5/31)

1984

Atxe

UE (OB 84/5/31)

2003

Atxe bidea

Erandioko mapa industriala (B6 G6)

2003

Atxe bidea

EM03 (C3)

2006

Atxe, cm

EKI

Iradokizunak (+)

dijitalidadea.com