Sinonimoak: Martiartu
Kokapena: Goierri; mapa: B3/4
Oharrak: "Kaltea dagianak bizarra lepoan" zioen martiartutarren leloak, gaur egun Getxoko armarrian ikus dezakegun bezala. Bizkaiko leinu nagusietako bat izan zen dorre ederrean ikus dezakegun bezala. Geroago Getxo leinuarekin batu egin zen eta horregatik du herri horrek duen armarria. Erandiogoikoko elizan dago jauntxo hauen hilobi gotiko ederra.
Martiartu hitza ez da bakarrik hemen ageri, Arrigorriagan ere badu eta. Izenaren osagaiak Marti euskal pertsona izena eta 'ihartu' dira, baina badirudi bigarren osagai horrek beste adiera zuela izenekin loturik ageri baita, sarritan dorreak izendatzeko eta Gaztiartu (Gazte eta iartu) dorrea dugu Okondon eta Sanchoyerto (Santxo eta erdal kidea den yerto) Gueñesen. Erandion bertan ere Lopeigartu etxea dago.
Ahozkoak:
Castillo | 7, 8 |
Martiartu torrea | 2 |
Martiartuko gaztelua | 2 |
Martuko torre | 2 |
Idatzizkoak:
1704 | Martiartu, casa-torre | FOGXVIII (122) |
1745 | Martiartu, torre | FOGXVIII «Bº de Martiartu y UgarteMartiartu, torre: Jo. Barraicúa; / Mn. Menchaca.» |
1796 | Martiartu, casa-torre | FOGXVIII «Martiartu, casa-torre: Mnº Barraucoa (sic.)» |
1798 | La Torre de Martiartu | PHE «La Torre de Martiartu. D. Mariano Ordoñez de Barraycoa.» |
1799 | Martiartu, casa-torre | FOGXVIII «Martiartu, casa-torre: Mnº Ordóñez de Barraucoa.» |
1802 | Martiartu, la casa de | DGHE «Intitúlanse compatronos de ámbas el marqués de Mortara y el dueño de la casa de Martiartu[...] Ocupa éste en la iglesia un asiaento que hay al lado del evangelio, y en mejor lugar que el de los fieles, co un letrero que dice: Asua de suso Martiartu.» |
1869 | Martiartu | JE7 (4. Lib. finc. 276) |
1890-1910 | Martiártu | Nomen.1900 (9-10) |
1890-1899 | Latorre de Martiartu | BFA (ER013/007) |
1924 | Martiurte | BFA24 |
1928 | Torre Martiartu | CE (D.M. La Campa s.3) |
1958 | Martiartu, casa solar de | SME «Que hoy subsiste y se haya dentro de los límites de la anteiglesia muy cerca de las estribaciones del monte Umbe.» |
1985 | Martiartu, torre de | PHE «Se halla situada la torre de Martiartu en el límite con la anteiglesia de Guecho, y al sur de los montes de Umbe.» |
1987 | Martiartu, torre de | EB «La torre de Martiartu se sitúa próxima a la ermita de San Antonio de Martiartu y la torre de Asua, popularmente denominada Torrezarre, se encuentra en el barrio Asua.» |
1997 | Martiartuko | IGN (37-IV) |
2003 | Martiartutorrea | HPS (037-62) |
2003 | Martiartutorre | EM03 |
2004 | Martiartutorrea | BG (C1(15)) |